ONLINE LIBURUTEGIA

 

2020ko MAIATZA/EKAINEko AZTERKETAK

 

HIZKUNTZA ESKOLETAKO IKASLE OFIZIAL ETA LIBREEN AZTERKETAK EGITEKO EGUTEGI BERRIA

Osasun-egoerak ez badigu uzten ofizialen eta libreen deialdiko ahozko eta idatzizko probak egiten ondorengo puntuetan adierazitako aurreikuspenen arabera, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da, eta proba horiek egiteko egutegi berri bat jakinaraziko da.

 

 

IKASLE OFIZIALAK

2019-2020 ikasturteko deialdiak ez dira aintzat hartuko ikasleek ikasten ari diren maila osatzeko dituzten deialdi guztiak zenbatzean. Ikasle ofizilek bi deialdi izango dituzte, bata ekainean eta bestea irailean.

AHOZKO PROBAK

Maiatzaren 25etik aurrera hasiko dira egiten  Azterketaren data eta ordua aurretiaz jakinaraziko dira.
Ahozko azterketaren notak IKASGUNEaren bidez argitaratuko dira. Ikasleek erabakiko dute idatzizko probara aurkeztu edo ez, eta horren berri emango dute eskolan edo bakoitzaren tutoreari errazago antola daitezen.

IDATZIZKO PROBAK
Ekainaren 15etik aurrera hasiko dira egiten. A2, B1, B2 eta C1 mailetako proben egutegia esteka honetan dago. A1 eta B2.1 mailetako probak ekainean zehar burutuko dira eta laster zehaztuko da egutegia.

 

 

IKASLE LIBREAK


Ikasle libreei dagozkien probak irailean egingo dira. Proben egutegia esteka honetan dago.

 

___________________________________________________________________________________________________________________________

 

HEZKUNTZA SAILEKO IKASTETXE ETA PLANGINTZA ZUZENDARIAREN JARRAIBIDEAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HIZKUNTZA ESKOLETAN AZTERKETA-PROBAK EGITEKO AURRISKUSTEN DIREN EGUTEGIARI BURUZKOAK.

(leiho berri batean irekitzen da) (2020-05-07)

 

I. ERANSKINA

II. ERANSKINA
 

__________________________________________________________________________________________________________________________________________

 

HEZKUNTZAKO SAILBURUAREN JARRAIBIDEAK 2019-2020 IKASTURTEKO AZKEN HIRUHILEKORAKO ETA 2020-2021 IKASTURTEAREN HASIERARAKO

Hezkuntza Plana, 2019-2020 ikasturte amaierarako (leiho berri batean irekitzen da) (2020-04-22)

IKASKETA PLAN BERRIA

 2019.20 IKASTURTETIK AURRERA

Ohar garrantzitsua: • Hizkuntza Eskola Ofizialetan matrikula-eskaera aurkezteko ezinbestekoa da Ikasgunea plataforman erregistroa egitea • Erregistroa egiteko baliozko identifikatzaile bat (NAN, AIZ edo HNA), helbide elektronikoa eta pasahitza besterik ez dira behar. • HEOetan eskabidea egiteko adin nagusia izatea ezinbestekoa da. Adingabea bazara, eskabidea tutoreak egin beharko du • Erregistroa egin ondoren: Sartu Ikasgunean, “Onarpen Eskaerak”aukeratu, HEO aukeratu eta Eskaera bete

Iradokizun Postontzia

 

Bidali eoiordiziaheo@gmail.com helbidera eskolaren funtzionamenduari buruzko iradokizun, hobekuntza proposamen eta kexak. Mila esker