INFORMAZIO OROKORRA

MATRIKULA LIBREA. EBAZPENA

Matrikula egiteko epea 2020ko otsailaren 3tik, 10:00etatik otsailaren 19ra,  13:00ak arte izango da.

Ohar garrantzitsua:

Hizkuntza Eskola Ofizialetan matrikula-eskaera aurkezteko ezinbestekoa da Ikasgunea  plataforman erregistroa egitea

Erregistroa egiteko baliozko identifikatzaile bat (NAN, AIZ edo HNA), helbide elektronikoa eta pasahitza besterik ez dira behar.
* HEOetan eskabidea egiteko adin nagusia izatea ezinbestekoa da. Adingabea bazara, eskabidea tutoreak egin beharko du

Erregistroa egin ondoren:

Sartu Ikasgunean

“Onarpen Eskaerak”aukeratu

HEO aukeratu

Eskaera bete

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak:Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonek eta azterketarako laguntza eskaria egin badute eskabide orrian, gaurkotutako mediku-agiria edo desgaitasun-agiria aurkeztu beharko dute. Horrelakorik adierazi ezean, ez zaie curriculumean sartzeko edo ebaluazio-probak egiteko behar duten laguntzarik bermatuko.
Aipatutako dokumentazio hori paperean aurkeztu beharko du eskatzaileak matrikulatu nahi duen eskolan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako proba libreen deialdia arautu eta probak nola egingo diren Ikastetxeen zuzendariaren ebazpenaren arabera:

Matrikula egin nahi dutenek IKASGUNEA bitartez bakarrik egin ahal izango dute

Matrikulatzeko 16 urte eduki behar dira edo 2020n bete.

Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako eskubidea emango du.

Hizkuntza berean, pertsona bakoitza Eskola eta maila bakar batean matrikulatu ahal izango da araubide librean.

Hizkuntza berean ezin da erregimen ofizialean eta librez aldi berean matrikulatu.

Eskabideko datuak bete ondoren, dagokion prezio publikoa ordaindu beharko da (36,18€ edo dagokion txikipena)

Prezio publikoa ordaindu beharrik ez dutenek ere matrikulatzeko prozedurarekin jarraitu beharko dute.ordainketa-gutuna inprimatu arte; gutun horretan agertuko da ez dutela ezer ordaindu behar. Ordainketa-gutuna inprimatzen ez bada, matrikula-prozesua ez da burutuko eta, beraz, matrikula ez da baliozkoa izango.

Salbuespen eta hobariak:
1. Maila orokorreko familia ugaria,prezio publiko erdia ordaindu behar du.
2. Maila bereziko familia ugaria, kuota osoa salbuetsita.
3. Era berean, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek kuota guztia salbuetsita izango dute.

Ordainketa egiteko epea: otsailaren 3tik, 10:00etatik otsailaren 19ra, 13:00ak arte bukatzen da . Epe horretan ordaindu ez dutenak matrikula egiteko prozesutik kanpo geratuko dira.

2020o otsailaren 19a arte, 13:00ak arte dokumentazioa (prezio publikoaren salbuespena, beste Elkarte Autonomo bateko Familia ugaria, atzerritarrak eta Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikaslea) aurkezteko epea izango da.

2020ko otsailaren 26an  web orrian argitaratuko dute onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Baztertua izan denak erreklamazioa aurkezteko epea: otsailaren 26tik martxoaren 3ra, biak barne.

2019ko martxoaren 5ean web orrian argitaratuko dute onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda.