BALDINTZAK

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eoi_matricula_oficial/eu_def/adjuntos/reso_matricula_oficial_2019_2020_e.pdf

Ikasle ofiziala esango zaio ikasleak egin duen matrikulak eskubidea ematen dionean klaseak edozein modalitatetan hartzeko: bertaratutakoak, eskolan bertan; urrutiko modalitatean, ikastetxera bertara joatea eskatzen ez duten baliabideak baliatuz; eta noizean behin bertaratutakoak edo mistoa, hau da, aurreko modalitate biak batzen direnean

Ikasle ofizial legez matrikulatzeko :

  • Ezinbestekoa izango da matrikula egiten den urtean hamasei urte beteta izatea. Salbuespen gisa, matrikula egin ahal izango dute, baita ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lehen hizkuntza gisa ikasitako hizkuntza ez den beste bat erregimen ofizialean ikasi nahi duten ikasleak, ikasketak hasten diren urtean hamalau urte beteta badituzte.
  • A1 mailarako izan ezik, beheragoko maila gainditurik izatea, edo bestela kokatze prozeduraran sartzea.

Aurreko deialdiren batean maila jakin batean matrikulatuta egon diren pertsonek ezin izango dute maila baxuago batean matrikula egin, ez eta gaindituta duten maila batean edo baxuagoan ere. Horretarako, kontuan hartuko dira baita ere aurreko ikasketa-planetan gainditutako mailak, matrikula egiteko unean daudenen baliokideak direnak legez.